Enpresa

IMPRECI TECNOLOGÍA DEL METAL S.L. enpresak kalitate eta prezisio handiko pieza metalikoen mekanizazioa du zeregin, baita egiaztapen-, posizionamendu- eta finkapen-erremintena ere.

Impreci Tecnología del Metal S.L.

2016ko uztailean sortu zen, eta Atarrabian (Nafarroa) du egoitza. IMPRECI S.A.-ren azpiegitura osoa erosi zuen, jarduerarekin jarraitzeko asmoz.

Antzinako IMPRECI S.A.-ren hainbat langilek osatzen dugu egungo sozietatea, eskarmentu handi-handikoak sektorean. Industria-sektoreak eskatzen duen etengabeko hobekuntzaren erronka hartu dugu gure gain, kalitate eta fidagarritasuneko soluzioak eskainiz eta bezeroaren beharretara une oro egokituz.

Hartara, kualifikazio handiko 18 langilek osatzen dugu Impreci Tecnología del Metal S.L. Halaber, beharrezko makineria eta teknologia ditu enpresak gure soluzioen bikaintasuna bermatzeko.

Taller Impreci Mecanizados

Instalaciones de mecanizados Impreci
Impreci